SkyscraperCity banner

1 - 20 of 297 Posts

·
Registered
Joined
·
13,164 Posts
Emigraron durante el siglo XIX y principios del XX muchas personas del Pais Vasco y Navarra a Estados Unidos, sobre todo pastores, a los estados de Montana, Wyoming y Idaho sobre todo, aunque tambien Nevada y California. Sobre todo a los estados del oeste, por aquello del pastoreo.

Unos links:

North American Basque Organizations (NABO)

Buber.net (cosas sobre diaspora y bastantes links)

En esta direccion por ejemplo se cuenta la historia de unos emigrantes vascos al estado de Tejas
http://www.buber.net/Basque/Diaspora/Immigrant/zamarripa.html
Otro link de la misma pagina:
The Basque Experience in America

Sobre los vascos en idaho links interesantes:
Basque Community in Idaho
Basque Museum of Idaho
Boise Basque Center

Sobre los vascos en el Noroeste de los Estados Unidos
http://www.buber.net/Basque/Diaspora/nwypamp.html

Ya siento no poder contarte mas, aunque en esos links encontraras bastante informacion y en mas paginas, hay bastante informacion.
 

·
Registered
Joined
·
13,164 Posts
Cada año tiene lugar en Boise un Basque Festival, no se si es en Julio o en Agosto. El mayor porcentaje de vascos y descendientes de vascos se dá en Idaho, donde un descendiente de vascos llego a ser gobernador, Pete Cenarrusa, que tiene una fundacion a su nombre http://www.cenarrusa.org/ . Además hay una calle en Boise que se llama la Basque Street dedicada a los vascos.

Como dato curioso decir que la mayoria de los que emigraron eran de zonas rurales y por tanto con ideas bastante conservadoras, es por ello que hoy en dia incluso hay una mayoria de republicanos mas que democratas.

Hay tambien bastantes restaurantes, en Nueva York, uno bastante famoso llamado "Maritxu" situado bastante cerca de la sede de Naciones Unidas.

Y mas cosas, pero no se me ocurren...
 

·
Exiled
Joined
·
1,373 Posts
Me sorprendió mucho una vez que estuve en Fresno (California) la cantidad de restaurantes o tabernas vascas anunciadas que había (cerca de una decena).
Creo recordar que por allí celebraban algún tipo de festival vasco cada año según leí en un folleto que repartían.
 

·
Registered
Joined
·
15,028 Posts
DonQui said:
hay algunos ikastolas, pero, no hay mucho. No se mas. :dunno:
En concreto se encuentra en Boise (Idaho), cuyo alcalde (David Bieter, del P. Demócrata) también es descendiente de vascos y vascoparlante.

También hay proyecto para edificar otra ikastola en Chino (creo que está en California).

@DonQui: Por cierto, en NY también hay Centro Vasco. Se encuentra en Brooklyn. Existía un proyecto para trasladarlo, aumentando sus instalaciones con un restaurante y museo a los edificios del WTC. Lamentablemente el 11-S acabó también con ese proyecto.

"Marichu" (junto a la ONU) y "Pintxos", dos restaurantes vascos en Nueva York.
 

·
Registered
Joined
·
15,028 Posts
URREAREN SUKARRA (I)

Rhyolite, hiru urte iraun zuen Mendebaldeko amets arrakastatsuaren istorioa.

Nye kontherria, Nevada. 1904ko Abuztuaren 9a.

Death Valley’tik hurbil, Nevada’ko basamortuan uda ez da urtaro erosoa bizitzeko edo lan egiteko. Las Vegas oasiko argi hiptonizatzailerik gabe, XX. mendearen hasieran pertsona ugarik, europear etorkinak asko, ekintzaileak eta abenturazaleak guztiak, aberastasuna eta heriotza aurkitu zuten AEB’ko Mendebalde lazgarrian.


Gaur egun Reno’tik Death Valley’runtz dihoan 374 errepidea igarotzen den tokitik hurbil, Beatty herritik kilometro batzutara, orain ehun urte bi gizon pasa ziren. Zaldian, eguzkipean sufritzen, ametsen bila. Piskanaka eta neketsu, baina garai horretako urrearen sukarrak bultzatuta, mendixka bat igotzeari ekin zioten. Hondar eta harriekin borrokatuz, gogotsu.

- Urrea da! –esan zuen Frank’ek-
- Ezin da izan... –Ernest, harrituta-.
- Horrela da Ernest, urrea aurkitu dugu! Azkenean!
- Ene Jaungoikoa!

Frank 'Shorty' Harris eta Ernest L. Cross’ek urrea aurkitu zuten. Beren ametsa gauzatu zuten, eta ez zen denbora asko behar izan albistea haizea baina azkarrago beste ameslari eta urrearen sukarrak hartutako mehatzariak mendixka horren magalera, Bullfrog kanpalekura, erakartzeko.

Hurbil, eta jende andanari bizitokia emateko 1905ean Rhyolite herria sortu zen: mehatzarientzat egindako herri bat zen, bi ameslariek aurkitutako mehatzaren etorkizuna eta Rhyolite’n etorkizuna bata bestearekin lotuta zihoazen.
Bapatean, postetxea, lehenengo hotela, ikastetxea, igerilekua, erietxea, ur entrepresa, “The Rhyolite Herald” egunkaria eta lehenengo denda sortu zen. Porter anaiena, nola ez Urrearen kalean. Lehenengo tiroketa ere urte horretan gertatu zen, Sullivan eta Clayton haserre eztabaidatu ostean, pistolek beren ordez hitzegitea erabaki zutenean.

Rhyolite (1909)

Rhyolite’n historia, Estatu Batuetako Mendebaldea eraiki zuten milaka pertsonen istorioa da.

Harris eta Cross'ek urrea topatu zuten mendietan hogeita bost mehatzaritza entrepresa egotera iritsi ziren. Arrakastaren istorioa da, bizpahiru urteetan Rhyolite’k tren geltokia, burtsa, diruetxea, espetxea, azoka, hiltegia, opera etxea, dantzalekuak eta bi dozenatik gora saloon eraiki eta argindarra sortu zen. Rhyolite, Goldfield eta Tonopah'rekin batera, Nevadako urrearen sukarraren hiriburu bihurtu ziren.

Diruetxearen eraikina harrizkoa egin zen, hamarkadetan zear iraun zezan, garai horretako eraikin guztiak egurrez egiten ziren bitartean (mundu osoan ospetsua egin den mehatzari batek eraiki zuen dozenaka milaka whisky botilez egindako etxea ezik). Horrela ere, Rhyolite bere arrakastaren biktima izan zen. 1907an ekonomiaren ahultasuna nabaritzen hasi ziren basamortuko txoko honetan bizi ziren 10000 gizasemeak. Horrez gain, aberastasun itzela eman zion mehatzean urrea bukatzen hasi zen 1909an.


Mendebalde amerikarreko benetazko ipuin honen amaiera goibela 1908ko udaberrian hasi zen. Rhyolite’ra iristen ziren tren guztiak beteta joaten ziren; jendea tropelka herria usten hasi zen. Herritarren %90, abentura amerikarra, urrearen sukarrak bultzatuta, Mendebaldearen aberastasunari jarraituz herria betirako utzi zuten.

Urrearen boom berri baten itxaropenaz, Rhyolite’k heriotz luzea eta gogorra izan zuen. Argindarra moztu zen, postetxea eta dendak itxi zituzten, egunkaria inprimitzeari utzi zion... eta herriak biztanleak galtzen jarraitu zuen.

1920. urtean 14 biztanle bizi ziren herri hil honetan, basamortuko hondarra eta abandonatutako piskanaka erortzen ziren egurrezko etxeen artean. Azkenengo biztanlea 1924. urtean hil zen. Berarekin Rhyolite historiara pasa zen Mendebaldeko hiririk gogoangarrienetako bat bezala.


Gaur egun Rhyolite harriz egindako hainbat eraikinen aztarnak gelditzen dira, eta nola ez, botilez egindako etxe ospetsua. Basamortuak eta denboraren igarotzeak guztia desagertarazi du. Harris eta Cross'ek sortutako herria historia liburuetan eta urtero txoko honetara iristen diren 40000 pertsonen gogoetan gelditzen da.
 

·
Registered
Joined
·
15,028 Posts
URREAREN SUKARRA (II)

Pete Aguereberry, urrearen sukarrak harrapatu zuen euskalduna.

XIX. mendean Euskal Herria ez zen toki ona bizitzeko. Euskaldunak etorkizun hobeago baten bila alde egiten zuten, Amerikara gehien bat. Zuberoatik, gaur egun Parisera bezala, milaka herritarrek Atlantikoa gurutzatu eta Amerikara joatea erabaki zuten. Pete Aguereberry zuberoar gazte horietako bat zen. Estatu Batuetaz asko entzun zuen, asko baiziren dagoeneko Amerikan bizi ziren herkideak. Hango aberastasunaz txundituta, urrearen sukarrak harrapatu zuen.


Death Valley’n ez dago haran ixturik, zuhaitzez betetako mendirik, ezta errekarik. Pete Aguereberry’ren Zuberoatik oso urruti zegoen. Euskal etorkin asko paraje hauetan erotu ziren, bakardadean bere burua ezin ulertu, eta beren begiradak horizontea harrapatzen ez zuen Euskal Herriarekin alderatuta hain ezberdina zen toki honek sorginduta. Pete’k ordea, etorkin guztiek zeramatzaten beldurrak eta mamuak uxatu, eta gizon gogotsu, abenturazale eta ekintzaile moduan Estatu Batu osoak zeharkatu zituen urrearen bila.

Urrearen sukarrak sortutako ametsak lortzeko, Pete Aguereberry gaztetxoak Frank 'Shorty' Harris zuen bidelagun. Rhyolite ospetsua sortarazi zuen urre mehatzea aurkitu zuen gizona eta Amerika Mendebaldeko urre-bilatzaile ospetsuenetako bat.

Kaliforniako Inyo kontherrian, Death Valley’n, 1906an Harris eta Aguerreberry’k urrea aurkitu zuten. Berriro, aurkitutako urrearen ohiartzunak basamortu eta mendiak zeharkatu zituen eta ehundaka urre bilatzaile inguratu ziren. Honela sortu zen 300 biztanle izatera ailegatu zen Harrisburg herria. Hasiera batetan Harris eta Aguereberry’k Harrisberry izena jartzea adostu zuten, baina ezer gutxi egin ahal izan zuen Pete gazteak Harris urre bilatzaile maisuaren nahiaren aurka.

Harrisburg, 1998

Harrisburg’era urre bilatzaileak heldu eta egun gutxietara, bost kilometroetara zegoen beste urre aurkikuntza handi baten berri jaso zuten. Etorkizunean Skidoo herria sortaraziko zuen urre aurkikuntzaren ohiartzuna Harris, Aguereberry eta beste urre mehatzarien gogoak piztu zituen eta bapatean Harrisburg ustu zuten. Urrearen sukarra zen, edozein egunetan urre aurkikuntzen albiste berriek bizitza alda ziezaioketen mehatzariari: urrea helburu zuten bost milioi pertsona inguru bizi ziren Death Valley eta inguruetan.

Aguereberry’k ez zuen Harrisburg ahaztu. Bere urre aurkikuntza. Bere mehatza. Berriro ustutako herrira itzuli eta berrogei urtez, bakardadean, 1945ean hil arte bere Eureka mehatzean lan egiteari ekin zion.

Pete hil eta gero Ambrose bere ilobak jarraitu zuen mehatzea ustiatzen. Gaur egun ordea, Pete’n etxea, Eureka mehatzea, eta beste hainbat mehatzetarako erabiltzen ziren lanabesa eta eraikuntzen aztarnak gelditzen dira soilik. XXI. mendeko ganberroek beren “lana” egin dute Harrisburg’en gelditzen diren aztarna bakanetan; burukomin handia Deat Valley’ko parke nazionaleko arduradunentzat. Harrisburg, Pete’n etxea eta mehatzea, eta Mendebaldean aurkitzen diren hamaika aztarna Amerikako historia hurbilaren aztarna arkeologikoak baitira. Baita gure historia ere, Euskal Herritik kanpo joan behar izan zuten milaka euskaldunen historia.


Pete Aguereberry Amerika Mendebaldeko urrearen sukarraren historiaren “mutiko zintzoa” da. Mehatze ustiatzaile handienetako bat. Hainbeste urtetan egindako lanaren ohorez eta hainbesteko esfortzuaren ordainetan Deat Valley inguruko gailur batek bere izena darama: “Aguereberry Point”.
 

·
Registered
Joined
·
15,028 Posts
URREAREN SUKARRA (eta III)

Skidoo eta Joe Simpson’en lintxamendua.

Mendebaldeko milaka herrien moduan Skidoo urre mehatzen itzalera sortu eta handitu zen. Urre mehatzeok kasualitatez aurkitu zituzten bi gizonek 1906. urtean: Harris eta Aguereberry’ren Harrisburg’era zihoazen Death Valley zeharkatuz eta behelainoaren erruz galdu egin ziren. Itsu-itsuan ibiltzen ari zirela urre pusketa batekin estropoz egin zuten.

Skidoo 1907

Skidoo Inyo kontherrian kokatuta dago, Kalifornian. Basamortu hutsa. Herria sortu bezain azkar postetxea sortu zen eta piskanaka mehatzariez betetzen joan zen. 500 biztanletik gora izatera lortu zuen. Historia “luzea” izan zuen Skidoo’k; sortu eta hamar urte geroago mehatze batek 1,7 miloe lortu zituen urrean. Horrela ere, inguruko herrixka guztien moduan, urrea eskasian egon edo urre bilaketa berrien berri jaso bezain azkar basamortuko hondarrak Skidoo historiaren orrialdeetara eta mehatzarien oroimenera eraman zuen betirako.

Skidoo 2002

1917an bertako azkenengo herritarrak Death Valley’ko txoko hau betirako utzi zuen. Gaur egun hainbat aztarna ia ikusezin eta mehatzarien ohorez ipinitako “Skidoo 1906-17” dioen plaka bat baino ez dira gelditzen.

Mehatzarien herri hau urrearekin zerikusirik ez duen arrazoi batengatik pasa da historiara. Bertan gertatu zen Joe Simpson’en lintxamendua, Kaliforniako azkena. Simpson Reno’tik Death Valley’ko mehatze eskualdera heldu zen hostalaritzan lan eginez lehenik eta gero mehatzaritzan jo eta ke lan eginez; Skidoo’ko “Gold Seal Saloon’eko” jabeetako bat zen.

1908’ko apirilaren 25ean “Skidoo News” egunkariak honako albistea ekarri zuen azalera: “Hilketa herrian; Hiltzailea herritarren onarpen zabalarekin lintxatua”. Hiltzailea Joe Simpson zen; mozkortu eta gero, Jim Arnold, Skidoo’ko buruzagi papera betetzen zuen gizon oso errespetatuarekin borrokatu zen. “Inyo Register” egunkariaren arabera, liskarrean aritu eta gero, Simpson Arnold’en atzetik joan zen. Honek bere aurka zer zuen galdetu eta gero bihotzean tiro egin zion. Arnold’en gorpua Skidoo’n lurperatu zen lehena izan zen eta 110 mehatzari joan ziren azken agurra ematear Rhyolite Herald egunkariaren arabera.

Skidoo News, 1908ko apirilaren 24a.

Berripaper honen arabera, hiltzaileak, norbera babesteko tirokatu zuela Arnold eta Rhyolite eta Goldfield’ko Hoger Wilkenson abokatu ospetsua kontratatu nahian zebilela bere defentsarako esan zuen. Simpson’ek ordea, ez zuen denbora asko izan bere babesa prestatzeko. Hilketa gertatu eta hurrengo gauean Skidoo’ko “saloon’ean” herritarrak bildu eta lintxamenduaren alde agertu ziren. Eskualdeko herritarrek zuten izaera zintzoarekin alderatuta, Simpson’ek oso ospe txarra zuen. Bortitza, mozkortia... Independence herrian adibidez 125 dolarreko isuna ordaindu behar izan zuen saloon bateko atea tirokatzeagatik. Ez zen zaila izan gau horretan lintxamenduaren aldeko sentimendua gailentzea.

Erahilketa gertatu eta hiru egun geroago, 40 gizon armatu Skidoo’ko espetxera hurbildu eta zaintzailearen erresistentziarik gabe hiltzailea harrapatu eta hurbilen zegoen telefono linearen zutabe batetik urkatu zuten. Hurrengo goizean aurkitu zuten, hilik.

Inyo Independient, 1908ko apirilaren 24a.

Joe Simpson’en istorio tamalgarria ez zen bere heriotzarekin amaitu. Egunkariek, herritarren ahotsari jaramon eginez, zurrumurruak zabaldu zituzten hilketaren arrazoien bila. Garrantzitsuenetako bat “Inyo Register” egunkariarena: Arnold’ek Simpson jipoitu omen zuen Los Angeles’en eta basamortu osoa zeharkatu omen zuen Simpson’ek Arnold zigortzeko asmoarekin. Inork ez zuen ezer baieztatu.

Bi egun geroago Los Angeles hiritik kazetari batzuk etorri ziren albistearen berri jasotzeko. Giroa baretuta zegoela eta, hiltzailea lurperatuta, mehatzari zaharren kontakizunen arabera, kazetariek Simpson’en gorpua berreskuratu eta panpin baten moduan berriro urkatzea erabaki zuten, lintxamenduaren argazkiak eduki ahal izateko.
Geroago egin ziren ikerketen arabera, argazki misteriotsuaren egilea McDonald sendagilea izan zen, “Skidoo Mines Company’ko” fisikari bat. Hiltzailea urkatu ondoren atera zuen argazkia.


Simpson oso ezaguna zen emagalduekin egoteko zuen zaletasunarekin eta sifilia zuen. McDonald sendagileak sifiliak burmuinean zuen eragina ezagutu nahi zuen. Hiltzailearen gorpua lurpetik atera, kontu handiz burmuina kendu, kristalezko pote batetan gorde, eta bere ikerketak egiteko erabili zuen.
Handik gutxira, Simpson’en burmuina hurbil zegoen Trona herriko sendagileen bulegoko dekorazioaren zati bilakatu zen urteetan zear. Gaur egun bilduma pribatu batetan egon daitekeela uste da.

Joe Simpson’en istorioa, Skidoo, eta Mendebaldeko hamaika istorio gehiago, Estatu Batuetako historiaren pasarte garrantzitsuenetako baten zati dira. Urrearen bila, aberastasunaren bila, bizitza hobeago baten bila milioika gizasemeek ekin zioten lasterketa amaiezinaren ataletako bat.
 

·
我是很忙
galeguser
Joined
·
3,772 Posts
pero sabeís más o menos el número de personas que integran este colectivo, o cuantos vascos emigraron a EEUU????
 

·
Registered
Joined
·
13,164 Posts
teijeiro said:
pero sabeís más o menos el número de personas que integran este colectivo, o cuantos vascos emigraron a EEUU????
Pues no tengo ni idea, unos 10.000? No creo que fueron tampoco muchos, aunque teniendo en cuenta la poblacion de hace 100 años si que tendria su importancia. mas que a estados unidos hubo emigracion a paises sudamericanos y a mejico, a uruguay, argentina y chile sobre todo, a raiz de la guerra civil y tal.
 

·
Registered
Joined
·
13,164 Posts
Xabi said:
En concreto se encuentra en Boise (Idaho), cuyo alcalde (David Bieter, del P. Demócrata) también es descendiente de vascos y vascoparlante.

También hay proyecto para edificar otra ikastola en Chino (creo que está en California).

@DonQui: Por cierto, en NY también hay Centro Vasco. Se encuentra en Brooklyn. Existía un proyecto para trasladarlo, aumentando sus instalaciones con un restaurante y museo a los edificios del WTC. Lamentablemente el 11-S acabó también con ese proyecto.

"Marichu" (junto a la ONU) y "Pintxos", dos restaurantes vascos en Nueva York.
No tenia ni idea de lo del WTC :eek:

La ikastola de Boise no hace mucho que empezo en el año 99 o 2000, cuentan con pocos alumnos todavia unos 20 o asi.
 
1 - 20 of 297 Posts
Top